XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Artixtak askatasuna derrigor bear du zerbait tajuzkoa sortuko badu.

Askatasuna ezik laguntza ere bai.

Errusitar ertilariei etzaie bear bada laguntzarik falta, baiña ze laguntza?.

Gezurra, ziria sartzeko laguntza.

Batzuk bapo erantzuten diote laguntza oni.

Beste batzuk... ortzak erakusten dizkiote.

Ez baitira guztiak naiz Errusi'n izan, gezurraren morroitzarako jaio.

Ezetz! Ecrir, c'est livrer Mauriae'ek zion ura errusitar oraingoentzat egi baledi....

Ez, oentzat idaztea ez da askatzea, sufritzea, lertu bearra aundiagotzea baiño.

URSS'ko erri-eritzia burruka, soka-tira au dala-ta gori-gori, ernai dago.

Eguneroko orrietan eta batez ere literatura-aldizkarietan gordin asko eman oi zaio burruka onen giro zitala.

Agintariek ez dute oraindaiño auzi ontan sudurra sartu, naiz stalindarrek karraxi pranko atera.

Oen buru dan B. Koltxetob'ek, erdipurdikako idazle baiña polemikan oso bizkorra bera, bere arerioak Partiduaren areriotzat jotzen ditu.

Berak ezarri zuen Ogoniok errebixtan: Zikoniak igarotzen diranean zine onen egilleak (oraingoak...) erti burgesari lotu zaizkio ta Sartaldea gurtu dute.

Ilya Ehrenbourg'ek Txejob'engana jotzen du.

Ilya Ehrenbourg, lengoen eraso latzak geien bizkarreratzen dituen gizon jatorra.

Ez da okiltzen.

Bizarduna, beetik gora jaztendanetakoa baita.

Gizon.

1959'an, Txejob'i buruz, lan sonatu bat argitaratu zuen.

Literatura ta ertiaren askatasunaren aldeko oiu ausarta.

Txejob da gaurko gaztediarentzat Koltxetob'en antipoda edo ankaz-ankakoa, ainbeste urteak zear Errusi'ko kultur-bizitza antzutu duen konformismu orren areriorik zorrotzena.

Bai, Txejob.

Azalez oso zuhur, arrunt; mamiz lirismu apalekoa, gizona gizon danez interesdun zaiona ta ez alako edo onelako ideolojiaren jabe dalako.

Ona Txejob.

Nouvelle vague literaturan.

Alare, naiz eta stalindarrek oiuka eztarria urratu, olatu edo baga berri onek aurrera diardu bere biziko zarrapastadan zanbuluka, gero ta bortitzago.

Nagusituko ote?.

Orain dala denbora pittin Kazakob'ek oraingoen arteko gizon argitsuenetakoa bera, ipui-xorta gozo, zoragarri bat argitaratu du.

Kazakob Txejob'en irudi bizi, ixpillu agertu zaigu lan ortan.

Antxe ikus ditzakegu literatura politikapetik askatzeko Kazakob'ek egiñiko lerren, egiñalak.

Gai arruntak, errexak, betikoak bertan erabilliak: bakardadearen zuloa, izadi edo naturaleza ioriak ateratzen digun aaaa! arrigarri, luzea..., maitasun-kilimaren goxoa..., eriotz-zirrara beltza....